ANA DIAZ ALVAREZ

ANA DIAZ ALVAREZ

NSFren Koordinazio Batzordeko kidea

Gizarte Psikologia arloko doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, Münsterreko Unibertsitateko (Nord Rhein Westfalia, Alemania) Psikologia Sozialeko Departamenduarekin lankidetzan.

Teknologiaren eta berrikuntzaren kudeaketan aditu masterra, Ezagutzaren Clusterrean.

MBA Executive masterra ikus-entzunezko teknologien bidez, ESEUNE negozio-eskolan.

1995ean Novia Salcedo Fundazioarekin bat egin zuen eta enpleguaren eta europar proiektuen arloan hasi zen lanean; ondoren Lanketa programaren kargu egon zen; programa hau enpresak sortzeko interesa zuten gazteei zuzenduta zegoen eta AEBetako enpresekin garatu zen. 2000. urteaz geroztik NSFko prospektiba eta gizarte-berrikuntza eremua sustatu du eta gaur egun gizarte-berrikuntzan ikertzeko laborategiaren (LIIS) buru da; horren bidez ikerketa- eta ekintza-jarduerak antolatzen dira UPV/EHUko Ekonomia-enpresa eta Gizarte-psikologia fakultateekin lankidetzan. 2009tik 2013ra NSFren ICARO Think-Tank proiektuan hartu zuen parte. “Profiling de Jóvenes y Empresas NSF” proiektuaren diseinua eta hedapena egin eta koordinatu ditu, Fundazioaren enplegagarritasun zerbitzuak optimizatzeko; era berean, “Gazteen enplegagarritasunerako eredua” ikerketa koordinatzen du.

Parte hartze aktiboa izan du sare aldeaniztunetan, hala nola, LED (Local employment development-Enplegu ZN EB); CSR-Vaderegio (gizarte-erantzukizun korporatiboa sustatzeko agintari publikoen europar sarea); Euskal Herrian gizarte-berrikuntza sustatzeko “Basque Social Innovation Platform”-eko (Innobasque) kidea izan da.

Gaur egun NSFren Koordinazio Batzordeko kidea da, BYEFeko gazteen enplegu foroko koordinatzailea eta Nazio Batuen aurrean gazteen enpleguaren aldeko nazioarteko kanpaina sustatzen duen PEGASUS taldeko kidea.