Ricardo Mutuberria

Ricardo Mutuberria

BIOOK eta BBK OPEN SCIENCEN SORTZAILEA ETA ZUZENDARIA

Ricardo Mutuberria Biologian lizentziaduna da (Euskal Herriko Unibertsitatea–Cincinnatiko
Unibertsitatea, USA), masterra du Bioteknologian eta Mikrobiologia aplikatuan
(Wolverhamptoneko Unibertsitatea, Erresuma Batua) eta Komunikazio Zientifikoko masterra
(Pompeu Fabra Unibertsitatea, Bartzelona) ere bai. Prestatu eta zientzialari gisa lanean aritu
ondoren Erresuma Batuan, Madrilen eta Erbeheretan1, Ricardo laborategietatik zientzia-
museoetara igaro zen kultura zientifikoa sustatzeko. 2006an Granadako Zientzia Parkean hasi
zen eta “Gizakiaren gorputzera bidaia” pabiloia sortu eta kudeatu zuen. 2010ean Bartzelonara
joan zen “Planeta bizia” erakusketako eduki multimedia gainbegiratzeko, Bartzelonako “Museu
Blau”ko erakusketa iraunkorra. 2010ean New Yorkeko “American Museum of Natural History”
delakoak kontratatu zuen negozio globaleko garapen-zuzendariorde gisa. Jarduera profesional
horri esker, praktika profesionalik hoberenak eskura izan zituen hemen eta mundu osoko beste
museo eta kultura-erakunde batzuetan. 2013an Genspacereko boluntario egin zen Ricardo,
Brooklynen komunitateari irekitako bioteknologiako laborategikoa, eta bertako aholkulari eta
lantegien garatzaile izan da. 2015ean Genspaceko kanpo-programen zuzendari izendatu zuten,
museoetan eta kultura-erakundeetan laborategi komunitarioak sortzea errazteko asmoz.
Ricardo biohackerra da, Biook elkartearen sortzailea eta zuzendaria eta DIYbio Bilbao
proiektuaren sortzailea eta zuzendaria eta “BBK Open Science” programa eta jaialdikoa ere bai.