IKER ASURMENDI

IKER ASURMENDI

Mendizorrotzako Ostalaritza eskolako Ostalaritza eta Turismoko goi-titulua du.  Basque Culinary Centerreko Jatetxeen kudeaketan berritzeko masterraren lehen promozioa. Ondorengo urteetan ere Basque Culinary Centerren aterkipean ibiltzeko zortea izan dut eta sukaldaritzako profesionalentzat Master Class, Mintegi eta Sukaldaritza-ikastaroak grabatu ditut, eta jakituria eta teknika berritzaileak neureganatzeko aukera dut munduko chef handien eskutik, hala nola, Juan Mari eta Elena Arzak, Mugaritz, Quique Dacosta, Albert Adrià, Massimo Bottura, Yoshihiro Narisawa, Eneko Atxa, Pedro Subijana, Gastón Acurio, Hideki Matsuhisa, Ángel León, Pascal Barbot eta abar luze bat.
Natura maite dut eta elur onak txunditu egiten nau, gaztaroan hamarkada bat egin nuen Aran Bailaran eta han hasi nintzen ekintzaile kualitatea hartzen Baqueirako pisten hasieran zegoen jatetxe batekin eta Salardhu herritxoko gozotegi-okindegi batekin.
Berriro Gasteizera itzuli eta hiriko izen handiko zenbait tokitako sukaldeko buru izan naiz, lehiaketetan sariak lortu ditut, 2011ko Euskal Herriko Pintxo lehiaketan, esaterako, teknika eta berrikuntza arloko saria lortu nuen eta hurrengo urtean txapeldunorde izan nintzen Arabako Pintxo astean.

Urte honetan bertan, eta ahalegin handien ondoren, Euskal Herriko lehenengo ekosukaldea muntatzen hasi naiz, Euskal Herriko Kontseilu Arautzailearen ziurtagiri Ekologikoa duena (ENEEK) eta Estibalizko Monasterioan dago.
Otsailaz geroztik, eta Basque Culinary Centerren gidaritzapean eta MINDFOODLAND (Cofunder & Chef Creative Officer) proiektuari esker, Culinary Accion-eko startupentzako azeleragailuan sartu naiz eta produktua nabarmen hobetzeaz gain, MINDFOODLAND proiektua gauzatu dut (goi-sukaldaritzako ekoplater ultra osasungarriak, ekomakina jatetxeetan).

EKONTZIENTZIATU irabaz asmorik gabeko elkartearen sortzailea, ejanari osasungarriak jatearen onuren berri ematen dugu MINFOODCOOKING & MINDFOODEATING tresna erabiliz, eta herritarrak ekontzientziatzen ditugu ekobarazki gehiago janez gero, Lur planetari egiten ari garen kaltea arindu daitekeela.

ORGANIZA
PATROCINAN