JOSÉ LUÍS ZAYAS

JOSÉ LUÍS ZAYAS

Page Groupeko zuzendaria

José Luis Zayasek Enpresa Zientziak ikasi zituen EHUn eta bere prestakuntzarekin jarraitzeko, 2 ikastaro egin zituen IESEn. ESICeko zenbait masterretan hizlari gisa aritu da, batez ere Komunikazio Korporatibokoan eta EMBAn; era berean, ohiko lankidea da Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolan. Gizarte Erantzukizun Korporatibo, Boluntario Korporatibo eta Pertsonak hautatu eta garatzeko arloetan ere trebatu ditu zuzendariak.
Giza baliabideen aholkularitza (hautaketa) eta gizarte erantzukizun korporatiboko aholkularitza arloetan garatu du bere ibilbide profesional osoa eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia du 2 enpresetan.

2008an Page Groupen hasi zen, Page Personnelen merkataritza eta marketin atalaren garapenean Madrilen. Hilabete batzuetara taldetik irten eta GKE Nazioarteko Lankidetzako Gizarte Erantzukizun Korporatibo sailean sartu zen eta gizarte-erantzukizun korporatiboko eta boluntario korporatiboko aholkularitza zerbitzuak eman zizkien enpresa handiei. Lanpostu honetan bi urte pasa egin ondoren, Page Groupera itzultzeko aukera izan zuen, Bilbon Page Personnel ireki eta bertako buru izatekoa; handik bi urtera, talde egonkorra eta seniorra utzi eta Michael Page taldera igaro zen Bilbon eta Merkataritza eta Marketin atalaren ardura hartu zuen, 4 laguneko taldearekin. Gaur egun, Page Groupeko zuzendaria da Iparreko Zonan eta marka guztiak kudeatzen ditu ( Michael Page eta Page Personnel). Zenbait ataletan espezializatutako 17 aholkulariko taldearekin. (Ingeniaritza, Merkataritza & Marketina, Teknologia, Merkataritza Industria, Finantzak & Giza baliabideak & Legala eta Aldi batekoa)

Nazioarteko eta tokiko konpainientzako proiektu handien garapenean eta koordinazioan aritu da; shared service centre-ren egitura sortu du eta berariazko hautaketa-prozesuak hauteman eta kudeatu ditu (Merkataritzan, Finantzetan, Legalean, Giza Baliabideetan edo Supply Chain arloan, batez ere), definitu gabeko kokapenentzat eta aldi batekoentzat.

2015az geroztik zuzendaritzako postuetan zentratuta dabil iparreko zonako gure bezeroentzat (Euskal Herria, Errioxa, Kantabria eta Nafarroa). Enpresa mota desberdinetarako 30 hautaketa baino gehiago egin ditu, hasi familiako ete txikietatik eta korporazio handietara arte.