Alfonso Alcántara

Alfonso Alcántara

YORIENTO.COM

Alfonso Alcántara enpresa arloko hizlari ezaguna da, zorrotza da eta umorez hitz egiten du, eta talde zein profesionalen motibatzaile eraginkorra da.
Garapen profesionalean eta 0.2 enpleguan espezialista da, eta Espainia osoan prestakuntza eta orientazio profesionaleko ehunka ekintza garatu ditu.
Orientazio profesionaleko programen koordinatzailea izan da Andaluziako Enplegu Zerbitzuan, Enplegu Gaztearen Poltsaren zuzendaria Madrilgo Erkidegoan, eta Giza Baliabideen zuzendaria teknologia arloko Sngular enpresan, gaur egun 600 langile baino gehiago dituena Espainia, Mexiko eta Estatu Batuetako egoitzetan.
Alfonsok Psikologiako Aparteko Saria lortu zuen Granadako Unibertsitatean, eta enpresa eta arlo profesionalean aplikatutako zientziaren zale sutsua da.
Bere azken lanak SuperProfesional du izena (Alienta argitaletxea, Planeta); liburu entretenigarri eta aplikatua da, eta talde eta profesionalei laguntza eta motibazioa ematen die enpresan eta ibilbide profesionalean dituzten helburuak lor ditzaten; dagoeneko laugarren edizioa argitaratu da. Argitalpenaren hitzaurrea Risto Mejide publizistak idatzi du.
2006an enpresa eta profesionalen Yoriento.com psikologia ataria sortu zuen; 800 artikulu eta 13.000 harpidedun baino gehiago ditu bertan.
@Yoriento ezizen digitala erabiliz, egunero proposamenak eta aholkuak partekatzen ditu sare sozialetan (Twitter, Instagram, LinkedIn, Facebook) dituen 200.000 kontaktu baino gehiagorekin.
Duela gutxi @SuperDirectivo sortu du, erakundeetan lidergoa, motibazioa eta taldeen kudeaketarako eduki eta mintzaldien zerbitzua, alegia; izenburu bereko hurrengo liburua prestatzen ari da dagoeneko.
Kordobatar peto-petoa denez, elkarrizketa on baten inguruan Andaluziako ardoak eta salmorejoa dastatzearen aldeko zale amorratua da.
MINTZALDIAREN ABSTRACTA:
Zein da aukera profesionalak bilatzeko teknikarik onena? Pertsona bakoitzarentzat eta lortu nahi den helburu bakoitzerako funtzionatzen duen teknika da teknikarik onena.
Motibazioa ez da indarra izatea; motibazioa arrazoiak, motiboak izatea da, eta mintzaldi dibertigarri eta parte hartzaile honetan Alfonso Alcántarak lagundu egingo dizu zure arrazoiak aurkitzen, oraingo zein etorkizuneko eskumen, bokazio eta enpleguak hizpide hartuz.
Nolako profesionala izan nahi duzu? Deskubritu ezazu Gazte Up ekimenean!

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA
PATROCINAN/BABESLEAK
COLABORADOR/LAGUNTZAILEA