Arantxa Satrústegui Ollaquindia

Arantxa Satrústegui Ollaquindia

Arkitekturako karrera ETSAUNen amaitu nuen 2012ko ekainean, ondarea zaharberritu eta birgaitzeko espezialitatearekin. 3 urtez Txileko Santiagon bizi eta lana egin ondoren, Madrilera itzuli nintzen nire trebakuntza haztera; horretarako, UPMko master bat egin nuen arkitektura parte hartzaile, iragankor eta elkarreragileari buruz. Ikasketa hauek egiten bitartean eta ondoren Interventon aritu nintzen lanean, museografian eta argiztapenean espezializatutako enpresan.
2017 amaieran, berriro ere Nafarroan finkatuta nengoela, Iker Ordoñorekin batera arkitekturako estudio bat ireki nuen, pudú (www.pudu.es), eta baikortasunez aritzen gara lanean eskalako arkitektura mota guztiak garatzen inguruari egokituta eta ikuspegi konstruktiboa eta artistikoa uztartuz.
Gainera, 2015az geroztik ARKIKUSeko (www.arkikus.com) partaidea naiz; proiektu honen xedea ondarea birtualki berreraikitzea da 3D eta VR teknika berritzaileak erabiliz eta horrela ondare historikoa eta kulturala zaindu eta hedatu.

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA

PATROCINAN/BABESLEAK

COLABORADOR/LAGUNTZAILEA