David Calle

David Calle

unicoos

David Calle telekomunikazioetan ingeniaria da eta 44 urte ditu. Unibertsitateko ikasketak egiten ari zen bitartean, ikasketetan laguntzeko akademia batean eman zituen eskolak; urte batzuk geroago, irakaskuntzarekiko bere grinarekin topo egiteko balio izan zion esperientzia horrek. Sektoreko hainbat multinazionaletatik igaro ondoren, 2003an, bere ibilbide profesionala birplanteatzea erabaki zuen, eta horrela, berriro hasi zen ikasketetan laguntzeko irakasle gisa lan egiten. Bere benetako zaletasuna eta bokazioa aurkitu ondoren, bere ikasketa-zentroa sortu zuen 2005ean, eta bertan lan egiten jarraitzen du gaur egun. 2011n, unicoos eta unicoos.com fundatu zituen, bere kategoriako munduko gaztelaniazko Youtube kanalik eta hezkuntza-plataformarik garrantzitsuenak. 2016an, Urteko Youtuber onena aukeratu zuten Bitacoras sarietan, eta 2017an, Global Teacher Prize sarien 10 finalistetako bat izan zen, hezkuntza arloko Nobel saritzat jotzen diren sariak. Forbes aldizkariak munduko sormen handieneko ehun pertsonen artean sartu zuen urte horretan bertan.
unicoos

UNICOOS 2011ko maiatzean jaio zen, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko matematikei, fisikari, kimikari eta teknologiari buruzko bideoen YouTubeko kanal baten gisa.
Gaur egun, 750 bideo eta 1.350.000 HARPIDEDUN ditu, eta 200 MILIOI BISITA baino gehiago ditu. Horrela, bada, munduko gaztelaniazko hezkuntza-kanalik garrantzitsuena da bere kategorian. Gainera, borroka-espiritua, norbere burua gainditu nahia eta jakin-min zientifikoa sustatzen saiatzen gara sare sozialetan. Gaur egun, unicoos.com Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko gaztelaniazko MOOC plataformarik garrantzitsuena da, eta erreferentzia bat bihurtu da mundu osoko milaka ikaslerentzat. Izan ere, bideo-eskolak, teoria, ebatzitako ariketak, autoebaluazio-azterketak eta zalantzak argitzeko online foroak aurki ditzakete bertan. Helburua da ahalik eta ikasle gehieni lagundu ahal izatea, ahalik eta modurik egokienean, guztientzako aukera-berdintasuna eskainiz, ikasle horiek dauden lekuan daudela. DOAN. BETIRAKO. GUZTIENTZAKO.