
Fátima Saiz
Vicomtecheko Garapeneko zuzendaria Bilbon
Fátima Saiz Álvaro doktoreak Geomatika eta Topografiako Ingeniaritza egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Visual Analytics & Big Data masterra eta MBA Tech bat Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean (UNIR). 2023an, cum laude doktoretza lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Adimen Artifizialaren bidezko industria-kalitatearen kontrolean espezializatuta dago.
2017tik, Vicomtech-eko kide da, eta gaur egun Garapeneko zuzendaria da Bilboko egoitzan. Bertan, ikerketa-proiektuak gidatzen ditu, Industria eta Fabrikazio Aurreratuko Sailean.
Bere jarduera profesionala irakaskuntzarekin uztartzen du; izan ere, irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Konputazioa eta Sistema Adimendunak masterrean, eta Ikusmen Artifizialeko irakaslea da EHUko Digital Manufacturing masterrean.
LAGUNTZAILEAK / COLABORAN
ANTOLATZAILEA / ORGANIZA