Moisés Riobello

Moisés Riobello

Aceros Inoxidables Olarra enpresako Giza Baliabideen eta Marka Pertsonalaren saileko zuzendaria

Moisés Riobellok 25 urtetik gorako ibilbide profesionala du Giza Baliabideen arloan. Laneko Arriskuen Prebentzioan eta Prestakuntzan hasi zen, eta gaur egun Giza Baliabideetako eta Marka Pertsonaleko zuzendaria da Olarra Aceros Inoxidables enpresan.

Metal Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) kontseilaria da, eta UNESIDeko (Siderurgiako Enpresen Batasuna) Prestakuntzarako Lantaldeko presidentea.

2019an, OLARRAko MARKA PERTSONALEKO ESKOLA jarri zuen martxan, Personal Brandingean oinarritua. Era berean, Bilboko Ingeniarien Eskolako Siderurgiako irakaslea da, eta Marka Pertsonalari eta Talentuari buruzko eskolak ematen ditu bertan.

Soziologian eta Politika Zientzietan lizentziaduna da, Giza Baliabideetako eta Laneko Arriskuen Prebentzioko hainbat master ditu, argitalpen ugari egin ditu, eta ARANZADI-THOMSON REUTEURS argitaletxeak argitaratutako 3 liburu idatzi ditu.

PATROCINADORES/ BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA