Itziar Alemán de Carlos
Global Director People INGETEAM
Lan Harremanetan titulatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Erakunde horrekin lankidetzan jarraitzen du hainbat arlotan, Giza Baliabideen Zuzendarien Klubeko kidea baita, eta STEM arloko graduatuen mentore ere bada. ESIC Negozio Eskolako ohiko kolaboratzailea da.
25 urte daramatza pertsonen kudeaketan lanean, hainbat esparru, sektore eta herrialdetan. Azken 17 urteotan energia berriztagarriaren munduan garatu du esperientzia, eta talentuaren kudeaketaren nazioarteko ikuspegia du, Europa, Afrika eta Hego Amerikako hainbat herrialdetan baitu esperientzia bereziki.
Urtarriletik, Ingeteameko batzorde exekutiboko kide da, elkarteko People arloko zuzendari korporatibo gisa; trantsizio energetiko globalaren eredua bultzatzeko zeregina du, eta bide horretan laguntzen die Ingeteameko kideei, kultura bakarra sortuz, edonon daudela ere.
Itziar pertsonazale amorratua da, biziki sinesten du haiek direla enpresen erdigunea, eta esperientziak erakutsi dio enpresa bat hazi ahal izateko, langile guzti-guztien hazkundea eta garapena beharrezkoa dela.
PATROCINADORES/ BABESLEAK
ORGANIZA/ANTOLATZAILEA