Javier Garcinuño

Javier Garcinuño

Bilbao Ekintza Enplegu Garapenerako Agentziako zuzendari nagusia

Javier Garcinuño Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, eta ibilbide profesional
nabarmena du, 20 urte baino gehiagoko esperientzia baitu zerbitzuen, banaketaren eta
industriaren sektoreko enpresetan hazten eta eraldatzen. Izen handiko enpresen sorreraren
eta kudeaketaren protagonista izan da, besteak beste, INNOLAB Bilbao proiektuan. Proiektu
horretan bazkide fundatzaileak Bilboko Udala, IBM, Euskaltel, BBK, Mondragon Korporazioa,
Deustuko Unibertsitatea eta Iberdrola dira. Osasun-sektoreko bezeroentzako, Vicomtech IK4
kasu, enpresa-proiektuak abian jartzen parte hartu du. Elikagaien banaketaren esparruan start-
upen sortzaile, eta CEO ere izan zen, baita Vocento Taldeko hiru enpresaren zuzendari nagusia
ere.
2019ko abuztuan, Javier Garcinuño Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta
Enplegu Arloko Bilbao Ekintza garapen-agentziako zuzendari nagusi izendatu zuten.

LAGUNTZAILEAK / COLABORAN

 

ayuntamiento-bilbao

ANTOLATZAILEA / ORGANIZA