Mario Alonso

Mario Alonso

Andromeda Motoko CEOa

Kirol ugari egin ditu, txikitatik autokarabanan bidaiatu izan du familiarekin batera, eta motorren maitale sutsua eta beganoa da. Sektore desberdinetako hainbat enpresatan egin du lan; 17 urterekin hasi zen lanean, udan. Nazioarteko Merkataritza ikasketak egin zituen bitartean lanaldi osoz egon zen lanean enpresa batean.
Ikasketen praktikak amaitu ondoren enpresa utzi zuen eta Arabiar Emirerrietara egin zuen alde. Ondoren, Ekitaldien Antolaketa ikasketak egin zituen bitartean, teniseko Open 500, Moto GP, Repsol, Cadena Ser, Zinemaldia eta Gasteizko Triatloia bezalako ekitaldien antolaketaren parte izan zen, besteak bestek.
Andaluzia inguruan Apirileko Feria, Los 40 Principales eta El Rocío bezalako ekitaldiak kudeatzen zituen bitartean, medikuntza ekipamenduen inguruko negozio bat sortu zuen. Sektorean sei urte eman eta gero, proiektua utzi eta Andromeda Moto fundatzea erabaki zuen.
Enpresa honetan bere misioa oso argia da: motorrean ibiltzeko arropen industriaren trantsizioa bizkortzea, larrutik oihal sintetiko berritzaileetara jauzi eginez.

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA

PATROCINAN/BABESLEAK

COLABORADOR/LAGUNTZAILEA