
Óscar Bilbao
Herederos de Rowan agentziaren sortzaileetako bat da
Publizitate-sortzailea eta publizitateko erredaktorea, 1989an hasi zuen bere ibilbide profesionala. 2005etik Herederos de Rowan agentziaren sortzaileetako bat da. Agentzia horren leloa «milaka konbentzitzeko, banan-banan bakoitzari hitz egiten diegu» da.
Denbora horretan, iragarle handientzat egin du lan sektore anitzetan, eta sari ugari lortu ditu Estatuan eta nazioartean (New York Festibala, John Caples Awards, Best of Europe), eta Zinemaldietako epaimahaikide ere izan da.
Honako hauek idatzi ditu: “Los secretos del vídeo online, guía transmedia para streamers, blogueros y marcas” (ESIC 2021), “Ultramarinos y coloniales. 17 relatos y un (falso) poema” — 2020. urteko Forolibroko liburua eta azala — “Management a la guipuzcoana” (2015), “Los nietos bastardos de Warhol” (2010) eleberri laburra eta “Estimado lector: descubre cómo escribir cartas de marketing directo efectivas” (ESIC 2004). Obra hauen egilekidea: “Mejor Marketing” (AMDIA 2016), “Manual de Primeros Auxilios de Correos para las PYMES” (ESIC 2014) eta “Personal Branding, hacia la excelencia y la empleabilidad por la marca personal” (Madril Excellence 2011). 2003an “Los nuevos escritores latinoamericanos” antologiarako hautatua.
ESIC Business Schooleko eta ICEMD-ESIC Ekonomia Digitalaren Institutuko irakaslea. Online bidezko ikastaroak koordinatu ditu eta Marketing Digitala Masterreko zuzendaria izan da Iruñeko egoitzan. Ohiko kolaboratzailea da sektoreko aldizkari eta blogetan, eta gainera, publizitateari, marketin digitalari, branding pertsonalari, sormenari eta komunikazioari buruzko hizlaria da nazio eta nazioarteko hitzaldi eta mintegietan, bai off bai online.
PATROCINADORES/ BABESLEAK



ORGANIZA/ANTOLATZAILEA
