Teresa Laespada

Teresa Laespada

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatua.

Soziologian doktorea da, Deustuko Unibertsitatean, eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua.

Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean. Droga-mendetasunen Deustuko Institutuko zuzendaria, droga-
mendetasunen eta beste mendekotasun batzuen masterreko zuzendaria, eta hainbat aldizkari zientifikotako batzorde zientifikoetako kidea.

Ikertzaile nagusia (IP) da droga-mendetasunen eta beste mendekotasun batzuen arloko ikerketa-lerroan, eta Eusko Jaurlaritzak aitortutako «bizi-
kalitatea eta gizarteratzea» ikerketa-taldeko kide da. Mota askotako 60 argitalpen baino gehiago ditu, eta 40 ikerketa baino gehiagotan parte hartu du
(bertakoak, nazionalak eta nazioartekoak).

Bere ibilbide politikoari dagokionez, legebiltzarkide izan zen IX. legegintzaldian (2009-2012), PSE-EE Euskadiko kide gisa (2009-2012); gaur egun
Bizkaiko PSE-EEko kide da, gizarte-politiken arduraduna.

LAGUNTZAILEAK / COLABORAN

 

ayuntamiento-bilbao

ANTOLATZAILEA / ORGANIZA