Yolanda Ruiz de Zarobe

Yolanda Ruiz de Zarobe

Toastmasters Vitoria-Gasteiz

Ingeles Hizkuntzalaritzan katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean, UPV/EHU. UPV/EHUko ikasle bisitarientzako ikastaroen koordinatzailea (2004-2010) eta EHU/UPVko Ingeles Ikasketen Graduko koordinatzailea 2016tik.
Hizkuntzalaritzari eta hezkuntzari buruzko eskualde, nazio eta nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu du, horietatik lautan ikerlari nagusi gisa, I+G+b Plan Nazionalaren barnean. Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionalak (CNEAI) aitortutako ikerketa arloko hiru seiurteko ditu. Aholkularia da Ebaluaziorako eta Prospektibarako Espainiako Agentzia Nazionalean (ANEP) eta Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalean (ANECA), baita Europako beste agentzia batzuetan ere. ANECA agentziaren E20, Filologia eta Hizkuntzalaritzako akreditazio-batzordeko kide izan da 2016ko otsailetik 2019ra.

Ingelesa bigarren eta hirugarren hizkuntza gisa ikastearen inguruko liburu eta artikulu ugari idatzi ditu, baita eleaniztasunari buruzkoak ere, eta Europako, Amerikako eta Asiako hainbat unibertsitatetan gonbidatu dute hitzaldiak ematera. Izen handiko nazioarteko zenbait aldizkariren Kontseilu Editorialeko kide da (International Journal of Bilingual Education and Bilingualism edo International Journal of Immersion and Content-Based Language Education, adibidez). Ikerketa-egonaldi asko egin ditu atzerriko unibertsitateetan, besteak beste, Oxfordeko Unibertsitatean (Erresuma Batua), Dublingo Trinity College Unibertsitatean (Irlanda) eta Georgetown Unibertsitatean (AEB).

Oratorian da aditua eta Distinguished Toastmaster (DTM) aintzatespena jaso du, Toastmasters International erakundearen aintzatespen gorena. 2011n, Toastmasters kluba sortu zuen, Gasteizen, beste lankide batzuekin batera. Oratoriari buruzko ikastaroak eskaintzen ditu unibertsitatean nahiz unibertsitatetik kanpo.